XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

inori ez zaio axola min hartzen badugu, inori ez zaio axola nor izateko aukerarik uzten ez bazaigu.

Panpinen eta aingeruen fantasia horrek guztiak ez du asetzen, ez kontsolatzen; aingeru bati edo Jainkoari errua botata ere, ezin dio aurkitu amaren heriotzari inolako zentzurik, ezin du asmatu non egon daitekeen hura une honetan.

Badaki ez dagoela hilerrian geratu den gorputzean.

Ez du onartu nahi, alabaina, inon ez dagoenik, nonbait egon dadin nahi baitu, egunen batean, harekin elkartuta, behin eta berriz besarkatzeko.

Lurrera begira dago.

Pianoaren pedalak ikusten ditu.

Kontserbatorioko sarrera prestatzeko, irakasleak pedalak erabiltzen erakutsi zion.

Hasieran, kosta egin zitzaion, eta eskuen martxa galtzen zuen.

Pentsatu zuen ez zuela inoiz ikasiko, ez zuela inoiz kontserbatorioko azterketa gaindituko.

Larri ibili zen garai hartan.

Amak asko lagundu zion.

Aldizkari batean lasaitzeko ariketak ikasi, eta bien artean egiten zituzten.

- Aterako duzu azterketa, ttiki.

Ikusiko duzu.

Kontserbatorioan sartzea bere bizitzako xede bilakatu zen.

Musikaren munduko atea iruditzen zitzaion kontserbatoria